Etxe komuna


Atera aurrezkiak burbuiletatik eta jarri etxe eta lur komunalak pizten

Lortutakoa
0
Helburua: 1.500.000€ eta 2.000.000€ artean
0
Harpidetza
30
Emisioa amaitzeko egunak

Coop57tik etxebizitza kooperatiboak eta lur komunitarioak finantzatzeko partaidetza-tituluen jaulkipena egiten dugu %2ko ordainsariarekin.

Etxebizitzaren eskuragarritasuna logika espekulatiboen menpe dagoen testuinguru honetan, Coop57tik dirua burbuilatik atera eta komunitatea eraikitzen jartzea proposatzen dizuegu. 
Etxe komuna kanpainaren bidez egiten dugu, aurrezki indibiduala etxebizitza-eskubidearen zerbitzura dagoen tresna kolektibo bihurtzeko apustua da, zehazki, etxebizitza kooperatiboak finantzatzeko eta lurra erabilera sozial eta komunitarioetara bideratzea babesteko.

Ezaugarriak:

  • 1.000 euroko partaidetza-tituluak dira, kopuru handiak ez dira beharrezkoak.
  • Titulu horiek %2ko errentagarritasuna dute urtean eta 2029ko ekainaren 30ean epemuga, baina edozein unetan itzul daitezke, baldintza argi eta gardenekin.
  • Ez da Coop57ko bazkide izan behar parte hartu ahal izateko.
  • Zure aurrezkiak etxebizitzarako sarbide-eredua aldatzeko konpromisoa duen inbertsio etiko, eskuragarri eta eraldatzaile baten parte izango dira.

Etxe komuna kanpaina aurrezteko modu bat da, baina baita eguneroko ekonomiaren bidez politika egiteko modu bat ere, gure dirua bizitzaren zerbitzura jartzeko. Zure diruarekin Etxe komuna kanpainan parte hartzea, etxebizitza errealetan bizi diren pertsonak eta familiak babestea da. Zure aurrezkia irabazi pribatuaren logiketatik askatzea da, eta ongizate kolektiboaren zerbitzura jartzea.

ESKAERA-ORRIA

Ekarpenen jaulkipena amaitu da!