Etxea den(ona)


Espekulazioari espazioa irabazten diogu

Lortutakoa
0 €
Helburua: 2.000.000€
0
Harpidetza

Etxebizitza kooperatiboak finantzatzeko partaidetza-tituluen jaulkipenaren baldintzak

Helburua

Partaidetza-tituluen jaulkipen propioaren helburua gure gaitasun finantzarioa handitzea da, etxebizitza kooperatibo eraldatzaileak bultzatzen jarraitzeko.

Pertsona bakoitzeko zenbatekoa

Titulu bakoitzak 1.000 euroko balioa du. Pertsona bakoitzak gehienez eskuratu ditzakeen tituluen kopurua:

  • Pertsona fisikoa: 20 titulu (20.000€)
  • Pertsona juridikoa: 50 titulu (50.000€)

Harpidetza epea

Azaroaren 9tik 30era. Tituluak eskaera-ordenaren arabera esleituko dira.

Errentagarritasuna

  • Urteko %2,25
  • Ordainketa: urtero (urtero azaroaren 30ean)
  • Errentagarritasuna kapital higigarriaren etekintzat hartzen da eta atxikipen fiskala aplikatzen zaio (gaur egun %19koa).

Epemuga

2030eko azaroaren 30. Berritzeko aukera (une horretan ezarriko diren baldintzen arabera).

Itzulketa

Tituluak edozein unetan itzuli daitezke.

Epemuga baino lehen eskatzen bada, penalizazio bat aplikatuko da: indarrean dagoen urteko errentagarritasunaren %100.

Nork harpidetu ditzake tituluak

Jaulkipena baldintzak onartzen dituen edozein pertsona edo entitateri zuzenduta dago. Ez da beharrezkoa Coop57ko bazkide izatea.

Partaidetza-tituluen bermeak

Tituluak Coop57ren gaitasun ekonomiko eta finantzario propioarekin daude bermatuta.

Coop57 zerbitzu-kooperatiba gisa jarduten duen entitate finantzarioa da. Ez da banku bat, eta, beraz, ez du Espainiako Bankuko Gordailuen Bermeen Funtsaren estaldurarik.

Coop57k hainbat mekanismo aktibatzen ditu bai bazkideen ekarpenak, bai partaidetza-tituluak bermatzeko:

  • Soberakin guztiak erreserbetara bideratzen ditu.
  • Finantzaketa jasotzen duten entitateei kapital sozialerako ekarpen osagarriak eskatzen dizkie, maileguak bermatzeko funts solidario bat osatzeko.
  • Urtero, ahalik eta gehien hornitzen ditu gerta daitezkeen ez ordainketetarako erreserbak.
  • Entitate bakoitzak jaso dezakeen maileguaren muga ezartzen du (Coop57ren baliabideen %2 baino gehiago ezin zaio entitate bakar bati eman).
  • Hitzarmenak ditu arriskuak partekatzeko eta maileguak bermatzeko (Europako Inbertsio Funtsa, Elkar-berme Sozietateak, Administrazio Publikoak, Fundazioak eta Ekonomia Sozial Eraldatzaileko beste entitate batzuk).
  • Etxebizitza kooperatiboen kasuan, hipoteka-bermeak erabil daitezke jabetzaren edo azalera-eskubidearen gainean.

Coop57 kooperatiba demokratiko eta parte-hartzailea da, eta bazkideek une oro beren egoera ekonomikoa ezagutzeko eta erabakiak hartzeko mekanismoak garatzen ditu.

Tituluak harpidetzeko baldintzak ondo irakurrita eta onartuta egon behar dira. Baldintzen eranskina

 

PARTAIDETZA-TITULUEN JAULKIPEN HAU DAGOENEKO OSATU DA. COOP57REN HURRENGO KANPAINEN BERRI IZAN NAHI DUZU?

Utzi zure datuak eta Coop57ko albiste eta kanpaina nagusiak helaraziko dizkizugu.